Euskotrenek Ermua eta Ondarroa arteko gaueko autobusen irteera ordutegia aldatuko du larunbatetik aurrera

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 19 febrero 2016 18:11

BILBO 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Ermua eta Ondarroa udalerri bizkaitarren arteko larunbat gauetako autobusen irteera ordutegia aldatuko du larunbatetik, otsailaren 20tik, eta Ermuko irteerak 15 minutu atzeratuko dira. Aldaketa honekin, Elgoibar-Eibar-Ermua tartean dauden zerbitzu gehigarrien hobekuntza erraztuko da.

Modu honetan, Euskotrenek jakinarazi duenez, larunbatetik aurrera, Ermutik Ondarroara joateko irteerak 23:05, 00:40, 02:40, 04:40 eta 05:40an izango dira, eta Ondarroatik Ermura joateko gaur egun dagoen irteera ordutegiak jarraituko du, hau da, 23:10, 23:45, 01:45, 03:45 eta 05:45ean. Ermua-Ondarroa zerbitzuaz gain, Euskotrenek Zumaia-Donostia linean larunbat guztietan autobusen gaueko zerbitzua ere eskaintzen du.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV Twitter gunea dituzte erabilgarri.

Contenido patrocinado