Galdakaoko Udal Euskaltegiko ikasleentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 15 junio 2022 11:29

BILBO 15 Jun. (EUROPA PRESS) -

Galdakaoko (Bizkaia) Udal Euskaltegian euskara ikasteko matrikulatuta dauden ikasleentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu da asteazken honetan, ekainaren 15ean. Gainera, udako ikastaro trinkoetan matrikulatzeko epea irekiko da datorren larunbatean, ekainaren 18an, eta hilaren 27ra arte egongo da zabalik.

Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, dirulaguntza jaso ahal izateko eskaerak ekainaren 30era bitarte aurkeztu ahalko dira urritik ekainera matrikulatutako ikasleentzat, eta irailaren 15etik 30era bitarte ikastaro trinkoetan matrikulatutakoentzat. Eskabidea sarean egingo da, https://www.galdakao.eus/euskaltegi webgunearen bidez.

Laguntza teknikoa euskaltegiko bulegoan emango da, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara (hitzordua eskatu behar da aurrez, 94 456 61 74 telefonora deituta edo euskaltegia@galdakao.eus posta elektronikora idatzita).

Bestalde, Galdakaoko Udal Euskaltegiko udako ikastaro trinkoak uztailaren 5etik 28ra egingo dira, 08:30etik 14:00etarako ordutegian. Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, eta 85 eskola ordu izango dira guztira. Matrikulazioa https://www.galdakao.eus/euskaltegi webgunearen bidez egin daiteke, ekainaren 18tik 27ra, biak barne.

Contenido patrocinado