BILBO 20 Feb. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko ditu Benito Alberdi kaleko 4 zenbakiaren parean datorren astelehenetik, otsailaren 23tik, lan batzuk egin ahal izateko.
Zehazkiago, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, pasabide beheratuak egiteko okupatuko da Benito Alberdi kaleko esparru publikoa,m hilabete ingururako.
Lanak hasi aurretik hesiak ipiniko dira okupatu beharreko eremu guztian, eta oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorriak baimenduta egongo dira une oro.