Galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira datorren astelehenean Bilboko Epalza kalean lanak egiteko

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 27 junio 2025 17:39

BILBO 27 Jun. (EUROPA PRESS) -

Galtzada, espaloia (bi aldeetan) eta aparkalekuak okupatuko dira datorren astelehenean, ekainaren 30ean, Bilboko Epalza kaleko 8 zenbakiaren parean, Uriortu eta Castaños kaleen artean, lan batzuk egiteko.

Zehazkiago, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, makinak teilatu batera igotzeko okupatuko da espazio publikoa, astelehgeneko 15:30etik 20:30era bitartean, gutxi gorabehera.

Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aldez aurretik, eta gidariek Tiboli eta Castaños kaleetatik egin berharko dute ordezko bidea. Langileak egongo dira une oro oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa arautzeko.

Contenido patrocinado