BILBO 5 (EUROPA PRESS)
Guardia Zibilak erabilera estetikorako gantza txikiagotzeko produktu baten 20 flasko txiki antzeman dituzte Kolonbiatik etorritako emakume baten fakturatutako ekipajean, Bilboko aireportuan.
Aireportuko ZERMAIUko (Zerga eta Mugen Analisi eta Ikerketa Unitatea) Guardia Zibilek egin dute jarduketa, Aduanen zuzendaritzapean, produktuak inportatzeko derrigorrezko kontrolik ez zuela ikusi ondoren.
Emakumearen kontra dagokion salaketa bideratu dute kontrabandoko ustezko arau hausteagatik, eta atzemandakoa aduanako agintaritzapean geratu da.