GASTEIZ 6 Jun. (EUROPA PRESS) -
Euskotren sozietate publikoak eten egingo du Gasteizko tranbia zerbitzuaren zati bat larunbatean, ekainaren 7an, Otso Vi Half Gasteiz distatzia ertaineko triatloia dela eta.
Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, Angulema-Legebiltzarra tartea trafikora itxita egongo da 14:30etik 18:30era, eta, beraz, tranbiaren ohiko zerbitzua aldatu beharko du.
Horrela, lau orduz, tranbiak Salburua eta Unibertsitatetik Angulemaraino (eta itzuli) eta Ibaiondo eta Abetxukotik Legebiltzarreraino (eta itzuli) bakarrik ibiliko dira. Gainerako tranbia zerbitzua normaltasunez eskainiko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek eskuragarri dituzte Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, www.euskotren.eus web orria eta app ofiziala.