Gazte Klik Klak argazki eta bideo digitalaren lehiaketa abian da Gasteizen

Gazte Klik Klak lehiaketa.
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 19 septiembre 2022 16:57

GASTEIZ 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Gasteizko Udalak antolatutako Gazte Klik Klak lehiaketaren 14. edizioa abian da. Jakinmin artistikoa eta argazkigintza edota bideoa adierazpide duten eta Gasteizen bizi, lan egin edo ikasten duten 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Gazteria Zerbitzuak antolatutako lehiaketaren 14. edizioa da, eta proposatzen du Gasteiz argazkitan jasotzea hainbat kasualitate gertatzen diren leku gisa. Gai horren bidez, "gazteek ustekabearekin topo egitea da helburua, baita akatsarekin ere, teknika kontrolatuen ikuspegia eta kamera bera askatuz", antolatzaileek azaldu dutenez.

Interesdunek urriaren 23ra bitarte aurkeztu beharko dituzte proposamenak, CD edo DVD euskarrian, Gazte Informaziorako Udal Bulegoan edo gazteklikklak@gmail.com helbide elektronikoaren bitaztez, deialdiaren oinarrietan jasotako argibideei jarraituz (www.vitoria-gasteiz.org/gazte-klik-klak-en ikusgai). Abenduan erakusketa kolektiboa egingo da hautautako proiektuekin, sarituak izan edo ez.

Lehiaketaren irabazleek argazkilaritza eta bideo digitalaren inguruko prestakuntza programa batean hartuko dute parte, tutoretzapean, baita argazkien eta bideoen sorkuntza eta erakusketa prozesu oso batean ere, 2023ko bigarren hiruhilekoan. Era berean, 300 euroko opari bonua irabaziko dute argazki eta bideo materiala erosteko bertako merkataritzan.

Contenido patrocinado