BILBO 14 (EUROPA PRESS)
ELA, LAB, Steilas, Hiruk eta Etxalde sindikatuek salatu dute Espainiako Gobernuak proposatu duen lanbidearteko gutxieneko soldatak ez diela erantzuten Hego Euskal Herriko langile klasearen beharrei. Horrela, martxoaren 17an grebara deituko dute, eta gutxieneko soldata Eusko Jaurlariraren erta Nafarroako Gobernuaren eskumenen artean egotea eta 1.500 euroan ezartzea exijituko dute.
Sindikatuok prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Espainiako Gobernuak lanbidearteko gutxieneko soldataren %3,1eko igoera proposatu du 2026rako, hilean 1.221 euro, hain zuzen ere.
Bada, euskal gehienbgo sindikalaren aerabera, zenbateko horrekin "ezinezkoa da duintasunez bizitzea" Hego Euskal Herrian, "are gutxiago etxebizitzaren edo elikagaien prezioek azken urteetan izandako gorakada kontuan hartuta".
ELAk, LABek, Steilkasek, Hiruk eta Etxaldek gogorarazi dute azken hiletan bi bide landu dituztela gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabaki dadin: alde batetik, herri ekimen legegile bat Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetan eta, bestetik, lanbidearteko akordio bat Confebaskekin EAEn eta CENekin Nafarroan.
Herri ekimen legegilearen kasuan, ia 140.000 sinadura bildu ziren, baina bi ganberek "proposamena eztabaidatzeko aukera bera ere ukatu zuten". "Patronalek, berriz, negoziatzeari uko ekin diote", gaineratu dute.
Sindikatuon arabera, gutxieneko soldata "funtsezko tresna" da gizarte kohesiorako, eta lan baldintza prekarioak dituzten milaka langile pobreziatik ateratzeko eer balio dezake ere. Kalkulatu dute Hego Euskal Herriann 300.000 pertsona baino gehiago daudela 1.500 eurotik behera kobratzen dutenak, horietatik erdia baino gehiago jardunaldi osoan eta zuzenean onuradunak izango liratekeenak.
Gainera, lanbidearteko ghutxieneko soldataren igoerak soldaten igoera orokorra ekarriko lukeela ziurtatu dute, eta horrek "langile askoz gehiagori" eragingo liekeela, baina, deitoratu dutenez, "beste behin ere, gutxieneko soldata Madrildik ezarriko da, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren konplizitatearekin".
Egoera honen aurrean, ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek irmo babesten dituzte martxoaren 17ko greba orokorraren aldarrikapenak, soldaten igoera orokorraren beharra defendatuz, eta euskal alderdiei exijitu diete lanean jar daitezela gutxieneko soldata propioa helburu.
"Espainiako Gobernuak proposatutako lanbidearteko gutxieneko soldata ez da nahikoa. 2026rako 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa funtsezko tresna da; horregatik, langile klase osoaren inplikazioa ezinbestekoa da", azpimarratu dute.