Gipuzkoako barne medikuntzako mediku batek bat-bateko bakterio pleuresiaren kausa berri bat aurkitu du

Alberto Garcia Zamalloa doktorea
GIPUZKOA POLIKLINIKA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 1 julio 2015 13:22

DONOSTIA 1 Jul. (EUROPA PRESS) -

Alberto Garcia Zamalloa barne medikuntzako medikuak "aurkikuntza zientifiko interesgarria" egin du Poliklinika Gipuzkoan, bat-bateko bakterio pleuresiaren kausa berri bat aurkitu baitu, gaixo bat aztertzearen ondorioz. Informazio zientifikoari buruzko artikulua 'International Journal of Respiratory and Pulmonary Medicine' zientzia aldizkari ospetsuan argitaratu dute.

Bat-bateko bakterio pleuresia gibel patologia kronikoa (zirrosia) daukaten gaixoek jasaten duten pleurako isuri mota bat da, ez oso ohikoa. Garcia Zamalloaren esanetan, "behar bezala diagnostikatuta ez dagoen isuri mota bat dela uste da". Poliklinika Gipuzkoako larrialdietara joan zen gaixo baten kasua aztertu zutela azaldu du, eta hori izan zela "aurkikuntzaren gakoa".

Garcia Zamalloak adierazi du jarduera medikoan orain arteko hipotesia zela gaixotasun hori bi kausen ondorio izan zitekeela: infekzioak odoletik zuzenean eta handik pleurara igarotzea, edota pleuran likidoak metatzea.

"Baina kasu honetan infekzioa arnasketa infekzio baten ondorioz gertatu zen, eta ez likido bat abdomenetik edo odoletik pasa zelako, ordura arte pentsatzen zen moduan. Hori dela eta, balioetsi dugu zirrosia daukan gaixo baten pleurako likidoa arnasbidetik ere infekta daitekeela", azaldu du.

Gainera beste aurkikuntza bat egin dela esan du, azterketan ohartu zirelako infekzioaren jarrera mekanismoa pneumoniak zeukanaren oso antzekoa zela, ADA (adenosina deaminasa) oso altua zeukalako, pneumonia kasuetan ematen diren bost pleura-isurietatik batek erakusten duen bezala.

Poliklinika Gipuzkoako barne medikuntzako medikuak azaldu duenez, "pleurako tuberkulosia diagnostikatzeko erabiltzen den markagailu bat da ADA, eta tuberkulosiaz aparte oso gaixotasun gutxitan ematen da. Guk, azterketa honen bidez, gaixotasun berri bat sartu dugu ADA altua daukaten gaixotasunen zerrenda labur honetan: bat-bateko bakterio-pleuresia".

Contenido patrocinado