Gipuzkoako Moeve gasolindegiko 150 langileek greba egingo dute ostiral honetatik abuztuaren 16ra

Archivo - Moeve gasolindegia
MOEVE - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 13 agosto 2026 11:00

DONOSTIA 13 (EUROPA PRESS)

Ostiral honetako 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k osatzen dute.

LABek eta ELAk jakinarazi dutenez, "langileek hainbat hilabete daramatzate enpresaren barne ituna negoziatzen eta enpresak langileen lan baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso eman ez dituenez, lehenbiziko greba zikloari ekin zioten pasa den uztailaren 30tik abuztuaren 2ra". Greba ziklo horren jarraipena ia erabatekoa izan zen eta, honek indartu egiten ditu langileen aldarrikapenak enpresaren aurrean.

Sindikatuek adierazi dutenez, "abuztuaren 2an izandako langile batzarrean, bi konpromiso hartu genituen enpresa batzordean ordezkaritza dugun sindikatuek. Batetik, enpresa bilera berri batera deitzea, benetako negoziazioa exijitzeko. Bestetik, enpresaren jarrerak berbera izaten jarraitzen baldin bazuen, hots, langileen lan baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso ematen ez bazituen, bigarren greba zikloari ekingo ziotela".

Beraz, aldaketarik egon ez denez, Moeve gasolindegiko 150 lengilek grebara joango dira. Ostiral honetan hasiko da eta igendean bukatuko da.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado