DONOSTIA 23 (EUROPA PRESS)
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat eta 32 urteko emakume bat atxilotu ditu aste honetan Gipuzkoan haiekin ahaidetasun harreman bat duen adingabe bat prostituitzea leporatuta, eta agintari judizialarengana eraman ondoren, epaileak bi atxilotuak behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa abuztuan hasi zen, Ertzaintzak Lasarte-Orian adingabe batek jasandako ustezko sexu erasoaren berri izan zuenean. Une hartan, Hernaniko ertzain-etxeko agenteek 57 urteko gizon bat atxilotu zuten gertaera horrengatik.
Delitu haren ikerketak, ordea, lan ildo berri bat azaleratu zuen, hau da, adingabea nola iritsi zen biktima izatera, eta transakzio ekonomiko baten truke sexu topaketa bat izan zela aditzera ematen zuten zantzuak aurkitu zituzten.
Kasuaz arduratu ziren ertzainek zehaztu ahal izan zutenez, ez zen adingabe horrekin gertatzen zen lehenengo aldia eta diru ordainketak adostu ziren sexu topaketen truke. Topaketa horiek adingabearen bi familiartekok antolatu zituzten, eta haiek errazten zituzten kontaktuak eta haietako batek eramaten zuen adingabea haren ibilgailuan.
Ertzaintzak aste honetanm atxilotu ditu Donostian eta Oiartzunen ikertutako bi pertsonak, adingabe baten prostituzioa leporatuta. 43 urteko gizon bat eta 32 urteko emakume bat dira, eta, agintari judizialaren esku jarri ondoren, epaileak biak behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du.