GASTEIZ 7 Ene. (EUROPA PRESS) -
Gonzalo Guijarro andaluziarrak idatzitako "Mundo ciborg" lanak irabazi du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolaturiko Fantasiazko Kontakizun Laburren Lehiaketaren 21. edizioa. Aurten 89 lan aurkeztu dira lehiaketara, haietako lau euskaraz, EHUk jakinarazi duenez.
Guijarro, ohiko parte hartzailea mota honetako lehiaketetan, institutuko irakaslea da. Bere hitzetan, "'ciborg bihurtzearen' eta herrialdearen barneko gaitzei esker etorkizun ez oso urrun batean gizartea izan daitekeenaren umorezko ikuspegia" ematen du bere kontakizunak.
Lehiaketaren epaimahaia Piedad Friasek, Isabel Muguruzak eta Jose Mª Vallejok osatu dute. Irabazleak 800 euro jasoko ditu, eta lan irabazleak EHUn geratzen dira, ondoren bilduma bat argitaratzen baitu saritutako lanokin.