BILBO, 30 (EUROPA PRESS)
Hakima Flissi bakarlaria izan da Gaztea maketa lehiaketaren 27. edizioko irabazlea. Bilboko Kafe Antzokian joan den ostiralean egindako finalean, irabazlearekin batera, Silence, Pho-Bo, Nerabe eta Aizkorak Zorroztu taldeak aritu ziren.
Antolatzaileek astelehen honetan jakinarazi dutenez, jarraitzaileek leporaino bete zuten aretoa, eta Julen Idigoras eta Ainhoa Urretabizkaia arduratu ziren ekitaldia gidatzeaz.
Halaber, ohi bezala, zeregin garrantzitsua izan zuten epaimahaikideek, haien esku geratu zelako 27. edizioko irabazlea hautatzea. "Lan zaila" izan zela aitortu zuten, maila handiko musikariak lehiatu baitziren. Nolanahi ere, bat aukeratu behar izan zuten eta Hakima Flissi izan zen. Modu honetan, irabazleak 5.000 euroko saria eskuratu du, eta Bilbao BBK Live jaialdian aritzeko aukera izango du, uztailean.
Bestalde, Entzuleen Saria Silence taldearentzat izan zen, GazteBizHitzaren eskutik, eta 2.500 euro lortu ditu. Azkenik, Kafe Antzokiak 500 euro eman dizkio Nerabe taldeari.