Ia 5.000 lagunek bisitatu dute "Gipuzkoa mendiz mendi, mendez mende" autobusa lehen hilabete eta erdian

Gipuzkoa Zeharkatzen Ari Da Autobusa
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 11 mayo 2011 18:12

DONOSTIA 11 May. (EUROPA PRESS) -

Guztira 4.995 bisitari izan ditu "Gipuzkoa mendiz mendi, mendez mende" autobusak martxan izan den lehen hilabete eta erdi honetan. Autobusa lurraldean barrena dabil Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxaren artean antolaturiko "Mendiz mendi, mendez mende" proiektua ezagutzera emateko. Helburua da erakustea nolakoak diren lurraldeko natura- eta kultura-ondareek elkarren artean dituzten harremanak.

Autobusak, ikus-entzunezko eta multimediako baliabide teknologiko aurreratuenekin hornituta, Donostian hasi zuen ibilbidea martxoaren 24an, eta Oñatin amaituko du, irailaren 23an, 60 bat udalerri bisitatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez.

"Mendiz mendi, mendez mende" unitate mugikorrak 40 metro koadro ditu, eta bisitariak natura-guneei eta kultura- eta natura-ondareei buruzko 'experiential marketing' delako jarduera garatzeko aukera izango du. Autobusa moldatua dago jende guztia sar dadin, igogailu bat ere baitauka mugikortasun murriztua dutenentzat.

Aipatu bezala, ibilbidea hasi zuenetik 4.995 lagunek bisitatu dute autobusa Donostia, Oñati, Arrasate, Bergara, Eibar, Elgoibar, Zegama, Zaldibia, Ordizia, Idiazabal, Beasain, Ataun, Eskoriatza, Iturrarango Lorategi Botanikoa (Aia), Larraitz eta Zumarragan.

Aste honetan Hernanin eta Lasarten dago eta datorrenean, maiatzaren 16, 17 eta 18an, Azpeitian (Enparantza nagusian) izango da. Ondoren, maitzaren 19an eta 20ean Azkoitira joango da, Jasokundeko Andra Mari parrokiaren aurrean geldituz.

Contenido patrocinado