Indautxuko haur eskola berria martxoaren 15ean irekiko da Bilbon

743635.1.260.149.20230222125425
Vídeo de la noticia
Indautxuko haur eskola berria bisitatu dute herri agintariek - BILBOKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 22 febrero 2023 12:55

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Bilboko Indautxu auzoko haur eskola berriak martxoaren 15ean irekiko ditu ateak. 0 eta 2 urte bitarteko 42 umerentzako lekua dauka, eta haurrak matrikulatu nahi dituzten familiek martxoaren 1etik 3ra bitarteko epea dute, bi egunak barne, haur eskolan bertan, Jose Maria Escuza kaleko 4 zenbakian), 09:00etatik 16:00etara.

Bilboko Udalak ia 2,5 milioi euro inbertitu ditu lokala erosten eta egokitzen. Asmoa da bilbotarrei laguntzea familia bizimodua eta lana uztartzeko modua izan dezaten, eta umeak egoteko eta zaintzeko kalitateko espazioak eskaintzea aurrerantzean ere.

Modu honetan, Bilbon dagoeneko Haurreskolak Patzuergoko 16 haur eskola daude, eta 0 eta 2 urte bitarteko adingabeentzako 693 leku eskaintzen dituzte.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Iñaki Orbe Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Bizkaiko ordezkariak, Elena Aizpurua Haurreskolak Partzuergoko zuzendari gerenteak eta Bilboko udalbatzako ordezkariek instalazioa bisitatu dute asteazken honetan.

Bisitan zehar, Aburtok Bilboko Udalaren konpromisoa gogorarazi du: "Udalaren konpromisoa da 0 eta 2 urte arteko umeak hezteko eta haiei zainketa integrala eskaintzeko kalitateko aukerak eskaintzea Bilboko familiei. Gure nahia da gure azpiegiturekin txikienen beharrizanei erantzutea, kalitate estandarrik ahalik eta onenekin, haien onerako eta familien lasaitasunerako".

Haur eskola berria leku "estrategiko, eroso eta Indautxuko auzoarekin ondo komunikatu" batean dagoela nabarmendu du. "Haur eskolak, hala, osatu egingo du zerbitzua, inguru horretan lehendik dauden bi haur eskolek eskaintzen dutena, alegia, Basurtuko haur eskolak eta Sanchez Marcosekoak", adierazi du.

Contenido patrocinado