Izaki Gardenak, Marte Lasarte eta Süne hautatu dituzte Artistas en Ruta programaren hurrengo ziklorako

Marte Lasarte
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 10 enero 2026 12:36

BILBO 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

AIE espainiar erakundeak (Entidad de Gestión de los Artistas Intérpretes o Ejecutantes de la Música) antolatzen duen Artistas en Ruta estatu mailako zirkuituak 2026. urteko lehenengo seihilekoan zuzeneko kontzertuak eskainiko dituzten euskal taldeak iragarri ditu: Izaki Gardenak, Marte Lasarte eta Süne.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, Artistas en Ruta zuzeneko musika indartzeko eta talentu berriak publikoari hurbiltzeko programa bat da, estatu mailako zuzeneko musika aretoetan emanaldien zirkuitu baten bidez. Etxepare Institituak programa babesten du urtero egiten diren bi deialdietan euskal musikarien presentzia bermatzeko.

Gaur egun ezagunak diren hainbat euskal talde edo bakarlarik parte hartu dute orain arte zirkuituan, hala nola Hilario Rodeiro, Mirua, Silitia, Mikel Azpiroz, Nakar, Rüdiger, TOC, Aldakan, Capsula, Ezezez, J Martina, Amorante, Hofe x 4:40, Merina Gris, Neomak, Airu, Kulto Kultibo, Verde Prato, Amak, Lukiek, Ezpalak, Bulego, Idoia, Dupla, Olatz Salvador edo Zetak.

Programaren urteroko edizio bakoitzak bi ziklo ditu: lehenengoa urtarriletik ekainera eta bigarrena irailetik abendura. Estatu mailako kazetari, areto programatzaile eta kultura-kudeatzaileek osatutako batzorde batek aukeratu ditu taldeak, eta 2026ko otsailetik apirila bitarte, Izaki Gardenak, Marte Lasarte eta Süne taldeek kontzertuak emango dituzte Espainiako Estatuan zehar, zirkuituaren babespean.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado