Jaurlaritzak 100.000 euro banatuko ditu bost erakunderen artean emakumeen ekintzailetza sustatzeko

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 21 septiembre 2021 11:54

GASTEIZ 21 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak 100.000 euro banatuko ditu aurten AED Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen, AMPEA Arabako Emakume Profesionalen eta Enpresarien Elkartearen, Emakumeekin Emakumeen Ekintzailetza Sustatzeko eta Garatzeko Elkartearen, SMYE Emakumeak eta Enpresariak elkartearen eta Aspegi Gipuzkoako Profesionalen eta Enpresarien Elkartearen artean, emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeen talentua enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza organoetan sartzeko.

Lan arloan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko ekimen berritzaile baten deialdiaren baitan banatuko da dirua, 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiak ezarritako ildoen barruan, Eusko Jaurlaritzatik jakitera eman dutenez.

Euskadin egoitza soziala duten eta jarduerak bertan garatzen dituzten erakundeak sar zitezkeen deialdian, baldin eta helburuen artean badute emakumeen ekintzailetza sustatzea eta emakumeen talentua sartzea enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza organoetan. Lortutako puntuazioaren arabera, 10.000 eta 25.000 euro arteko laguntza lortuko dute.

Contenido patrocinado