Jaurlaritzak 50.000 euro emango dizkio Garabide elkarteari eremu frankofonoko hizkuntza komunitateekiko lankidetzarako

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 15 julio 2025 12:02

GASTEIZ 15 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Garabide Kultur Elkarteari 50.000 euroko diru laguntza zuzena ematea onartu du astearte honetan, eremu frankofonoko hizkuntza komunitateekin lankidetza sustatzeko helburuarekin.

Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez, garrantzia ematen dio euskararen ezagutzari eta, horregatik, balioan jarri nahi du beste hizkuntzekin egiten den lankidetza, horri esker euskarak dituen erronkak eta aukerak identifika baitaitezke.

Azken urteetan lankidetza lerroak landu dira batez ere Hego Amerikako komunitateekin, baina oraingoan eremu frankofonokoak diren eta hizkuntza propioa duten komunitateekin sustatu nahi da harremana. Horri lotuta ere dago Etxepare Euskal Institutuak martxan jarritako 'Ça colle au basque' egitasmoa.

Garabide Kultur Elkartea hizkuntza lankidetzarako gobernuz kanpoko erakundea da eta, 2005ean sortu zenetik, hizkuntza lankidetza du lan eremu. Hortaz, kooperazioan eta hizkuntza lankidetzan lanean ari den erakunde bakarra da gaur egun Euskadin. Horregatik guztiagatik, Jaurlaritzak onespena eman dio Garabide Kultur Elkarteari bideratutako diru laguntzari.

Contenido patrocinado