Joachim Geffers, Julia Lasagabaster eta Manuel Bocanegraren "Gorria" erakusketa irekiko dute ostiralean, Donostian

Joachim Geffers, Julia Lasagabaster eta Manuel Bocanegraren "Gorria" erakusketa irekiko dute ostirealean, Donostian
EHUKULTURA
Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 2 mayo 2019 14:08

DONOSTIA 2 May. (EUROPA PRESS) -

Joachim Geffers, Julia Lasagabaster eta Manuel Bocanegra artisten "Gorria. Baztertutako edo ez baloratutako koloreari buruzko hausnarketa" izenburuko erakusketa irekiko dute Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaria zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, ostiralean, maiatzaren 3an.

EHUk jakinarazi duenez, ehukultura Gipuzkoa programaren baitan antolatu da erakusketa, eta ikusle guztientzako egongo da irekita, maiatzaren 25era bitartean. Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik, eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara. Sarrera librea da.

Gorria koloreak askotan arreta adierazten du eta besteetan odolarekin eta maitasunarekin lotzen da. Erakustan, Joachim Geffers, Julia Lasagabaster eta Manuel Bocanegra artistek gorriak dituen 66 tonuak erakusten dituzte beren teknikaren bitartez.

Bestalde, maiatzaren 10ean ekitaldia berezia izango da, 18:30etan, erakusketa ikusgai dagoen Txillardegi aretoan. Olerkien irakurketa, errezitaldia, bideoak eta dantza izango dira.

Contenido patrocinado