DONOSTIA 6 Mar. (EUROPA PRESS) -
Joan Mari Torrealdairi 2015. urteko Manuel Lekuona saria emateko ekitaldia martxoaren 12an ospatuko da, eguerdiko 12:00etan, Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian, Eusko Ikaskuntzak jakinarazi duenez.
Esan bezala, ekitaldia 12:00etan hasiko da, bertaratutakoei ongietorria eginez. Jarraian, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Igone Etxebarria Manuel Lekuona sariko epaimahaikideak hartuko dute hitza.
Ondoren, Joan Mari Torrealdai hitz egingo du, eta hitzaldiekin bukatzeko, Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia izango da azken hizlaria. Jarraian luntx bat izango da.