DONOSTIA 31 Mar. (EUROPA PRESS) -
Kaixomaitia.eus Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren hirugarren edizioaren sari banaketa ekitaldia ospatuko da larunbatean, apirilaren 1ean, Elkarrek Donostiako Fermin Calbeton kalean duen dendan, antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Kaixomaitia.eus 2007an sortu zen euskaldunen harremanetarako webgunea gisa, eta gaur egun, mota honetako euskarazko bakarra izaten jarraitzen du. Atariak bloga sortu zuen 2015ean, bere xedeen artean baitu, besteak beste, euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea, esaterako, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak.
Bada, aurten, Elkar argitaletxearen babesarekin, atariak kontaketa erotikoen lehiaketa antolatu du hirugarren aldiz, eta Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak eta Iñigo Arandia kaixomaitia.eus atariko arduradunak osatutako epaimahaiak larunbatean jakinaraziko du urtarrilean aukeratu ziren zortzi finalisten artean zeintzuk diren irabazleak. Ekitaldia 11:00etan hasiko da.
Zortzi finalista horien testuak irakurgai daude kaixomaitia.eus atariko blogean: https://blog.kaixomaitia.eus/category/kontaketa-erotikoen-le...