Ken Zazpi taldea diskoa prestatzen ari da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin

Ken Zazpi EOSekin batera
ELKAR MUSIKA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 7 mayo 2012 18:39

BILBO 7 May. (EUROPA PRESS) -

Elkar Musika argitaletxeak urte honetan kaleratuko duen disko esanguratsuenetako bat Ken Zazpi talde bizkaitarrak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin (EOS) grabatu eta plazaratuko duena izango da.

Diskoetxeko iturriek jakinarazi dutenez, kontrastean ageri diren bi mundu izanik, musikaren lengoaia unibertsalaren ahalaz, batak zein besteak "elkar-ulertze eta ezkontze zoragarri bat topatu dute, sinfoniak sentimendu gazteaz zipriztindurik, musikazaleentzat musika maila gorena sortzeko".

Fernando Velazquez musikariak, konpositoreak eta orkestra zuzendariak moldatuko ditu Ken Zazpi taldearen kantak, musikaren dimentsiorik handienean, espazio zabalak eta intentsoak marraztuz. Diskoa urriaren amaieran argitaratuko da eta, ondoren, EOSekin batera, taldeak hainbat kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian zehar.

Contenido patrocinado