'Koko dragoi txikia, oihanean' estreinatuko da ostiral honetan zinema aretoetan, Zinema Euskaraz programaren barruan

Filmaren kartela
ZINEUSKADI
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 11 septiembre 2020 11:07

BILBO 11 Sep. (EUROPA PRESS) -

'Koko dragoi txikia, oihanean' film alemana estreinatuko dute Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zortzi zinema aretok ostiral honetan, iraiaren 11n, Zineuskadi erakundearen Zinema Euskaraz programak sustatuta. Anthony Power zuzendariaren animaziozko filma La Galera argitaletxearen telesail ezagunean eta haurrentzako ipuinetan oinarritua dago.

Covid-19ak eragin zuen itxialdiaren ondoren egingo den bigarren estreinaldiarekin, Zineuskadik jarraipena eman dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari. Izan ere, pandemiak sortutako geldialdiak gogor eragin dio sektoreari.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak pelikulak bikoiztea bultzatzen du haur eta gazteentzat eta euskara sustatzen du
zinemagintzan, Zineuskadi plataformaren bidez. Testuinguru horretan, berriro jarri da martxan Zinema Euskaraz programa, zinema aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

'Koko dragoi txikia, oihanean' filma hurrengo zinema areto hauetan estreinatuko da: Golem Alhóndiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruñea), Getxo Zinemak, Gran Cinema Zugaza (Durango), Multicines 7 (Bilbo), Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta Príncipe (Donostia).

Contenido patrocinado