ARRIGORRIAGAKO CLOWN JAIALDIA
BILBO 7 May. (EUROPA PRESS) -
Arrigorriagako (Bizkaia) Clown Jaialdiak Luciano Federico aktore italiarra gonbidatu du ostiralean eta larunbatean, eskrima artistikoa hurbiletik ezagutarazteko eta oinarrizko mugimendu eta teknikak modu dibertigarrian irakasteko, jaialdiaren antolakuntzak jakinarazi duenez.
Intuizioa landu eta zuhur eta lasai erabakiak hartzeko eta ideiak antolatzeko gaitasuna garatu nahi duten 15 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da tailerra. Esperientziarik ez da behar, ikasteko eta gaitasun psiko-fisikoak garatzeko gogoa besterik ez.
Tailerra Arrigorriagako Gaztegunean egingo da, 16:00etatik 20:00etara ostiralean, eta 10:00etatik 14:00etara larunbatean. Parte-hartu nahi duenak Gaztegunean eman behar du izena, eta tailerrerako jantzi eta oinetako erosoak eraman beharko ditu.