GASTEIZ 11 Jul. (EUROPA PRESS) -
MagialdiAraba jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da lurraldeko 18 udalerritan abuztuaren 28tik irailaren 14ra bitartean. Prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuko ditu, eta Gasteizen irailaren 15etik 21era bitartean egingop den den Magialdiaren atarikoa izango da.
Ana del Val Arabako Aldundiko Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioko zuzendariak eta Jose Angel Suarez jaialdiko zuzendariak aurkeztu dute ekimena ostiral honetan.
Azaldu dutenez, MagialdiAraba lurraldeko 18 herrira iritsiko da, eta hurbileko magia emanaldiak eta haurrentzako eta adinekoentzako magia lantegiak eskainiko ditu Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Mago Altrius artisten eskutik. Lantegi guztiak euskaraz eskainiko dira.
MagialdiAraba proiektua Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Vital Fundazioak finantzatutako proiektua da, parte hartzen duten udalen laguntzarekin: Berantevilla, Pipaon, Azazeta, Lantziego, Uribarri Ganboa, Artziniega, Gillerna, Ribabellosa, Eskuernaga, Pobes, Bergantzu eta Laudio.