Manteo eta Morlanseko TAO guneetan aparkatzeko gehieneko denbora hiru ordura murriztuko da Donostian

Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 9 junio 2025 13:59

DONOSTIA 9 Jun. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak Manteo (2-2 sektorea) eta Morlanseko (1-2 sektorea) TAO eremuen araudia egokitu du aparkatzeko gehieneko denbora hiru ordura murriztuz. Ibilgailuen txandakatzea areagotzea du eta bertakoentzako baimena duten ibilgailuek aparkatzeko aukera gehiago izatea dira erabakiaren helburuak.

Araudi berria ekainaren 16an sartuko da indarrean, baina lehenengo astean kontrol informatiboa baino ez da egingo, horrelako aldaketak egiten direnean egin ohi den bezala, Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez.

Bi eremu horiek iraupen luzeko erregulazioa dute gaur egun (bost orduko gehieneko denbora Morlansen kasuan eta bederatzi ordukoa Manteoren kasuan), eta, horren ondorioz, denbora luzez erabiltzen dira, inguruan bizi direnen aparkatzeko aukerak murriztuz eta aparkatzea zailduz.

Manteoren kasuan, egoera hori uda sasoian gertatzen da bereziki, pertsona asko hondartzetara ibilgailu pribatuan joaten direnean eta inguruko plazak egun osoan zehar okupatzen dituztenean.

Gehieneko denbora hiru ordura murriztuko denez, bertakoen baimena duten ibilgailuek normaltasunez aparkatzen jarraitu ahal izango dute, eta, horrez gain, inguruan leku libreak aurkitzeko aukera gehiago izango dute.

Contenido patrocinado