Mastodonte eta Niño de Elche & Raül Refree, Guggenheim Bilbao Museoaren Art & Music zikloan

Mastodonte.
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 10 noviembre 2022 13:18

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao Museoak Art & Music kontzertu zikloa antolatu du bere 25. urteurrenaren baitan, eta Mastondonte eta Niño de Elche & Raül Refree bilduko ditu. Museoaren arkitekturaren eta erakusketen testuinguruan abangoardiako artisten emanaldiak eskaintzea da zikloaren helburua.

Bada, Bilboko museotik jakinarazi dutenez, Art & Music zikloa azaroaren 19an hasiko da, Mastodonte taldearen emanaldiarekin, eta abenduaren 17an jarraituko du, Niño de Elche eta Raül Refree artistekin.

Museoko ateak 20:30ean irekiko dira kontzertuetara doazenek erakusketak lagunartean bisitatzeko aukera izan dezaten, eta emanaldiak 22:00etan hasiko dira. Gainera, 20:30etik aurrera taberna bat jarriko da Atrioan edariak eta pintxoak eskaintzeko (sarreraren preziotik kanpo).

Art & Music ziklorako sarrerak salgai daude jada museoaren txarteldegian eta webgunean: https://www.guggenheim-bilbao.eus/jarduerak/art-music. Prezioa 35 euro da Museoaren Lagunentzat eta 40 euro publiko orokorrarentzat.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado