DONOSTIA 26 May. (EUROPA PESS) -
Mendatako Udalak (Gipuzkoa) 2015 eta 2021 bitartean jaiotakoei zuzendutako udalekuak antolatuko ditu ekainaren 23tik uztailaren 24ra, eta izena emateko epea ekainaren 6ra arte dagoi zabalik labur.eus/mendatakoudalekuak2025 web orrian.
Mendatako Udaletik jakinarazi dutenez, udako kanpamentuek opor garaian lana eta familia bizitza bateragarri egiten laguntzera bideratuta daude, baita espazio seguruak eta aukerak berriak sortzera ere, umeek zein gazteek beren ingurukoekin harremanak landu eta ondo pasa dezaten, trebetasun berriak garatuz eta jolasak partekatuz.
Udalekuen programa astebeteko bost txandatan banatuta dago: ekainaren 23tik 27ra, ekainaren 30etik uztailaren 4ra, uztailaren 7tik 11ra, 14tik 18ra eta 21etik 24ra. Ordutegiari dagokionez, 09:30etik 13:30era izango da egunero.
Gainera, aurten ere zerbitzu osagarria eskainiko zaie lehenago sartu edo beranduago atera nahi duten erabiltzaile guztiei, eta 09:00etatik aurrera eta 14:00ak arte zaintza zerbitzua egongo da.