Merkataritzaren sektoreko salmentak %2,7 jaitsi dira EAEn hirugarren hiruhilekoan

Archivo - Ibilgailuen konponketa
SOLERA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 15 noviembre 2023 11:17

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Handizkako eta txikizkako merkataritzak eta ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa biltzen dituen merkataritzaren sektoreko salmentak %2,7 jaitsi dira 2023ko hirugarren hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegi eraginak kendu ondoren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, eta bidezko urtaro eraginak kenduta, sektoreko salmentak %0,7 jaitsi dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Merkataritzaren barruan, salmenten urtetik urterako bilakaera positiboa izan da ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan (%6,3ko igoera) eta txikizkako merkataritzan (%0,7ko igoera). Handizkako merkataritzaren sektorean, berriz, salmentak %6,6 jaitsi dira urtetik urterako balioetan.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, bidezko urtaro eraginak kenduta, beherakada bat gertatu da handizkako zein txikizkako merkataritzetan (%1,3ko eta %0,1eko jaitsierak, hurrenez hurren). Ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektorean, aldiz, salmentek %1,7ko igoera izan dute aurreko hiruhilekoaren aldean.

Lurraldeka, merkataritzaren sektoreko salmentek beherakadak izan dituzte prezio konstanteetan urtetik urtera. Horrela, Gipuzkoan, salmenten jaitsiera %3,6koa izan da, Araban %2,6koa eta, azkenik, Bizkaian %2,1ekoa. Bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, Gipuzkoako salmentek %1,8ko jaitsiera izan dute, eta Bizkaikoek %0,2koa; Araban, aldiz, salmentak %0,1 igo dira.

Azkenik, EAEko merkataritzaren sektoreko landunen indizeak %1,3ko igoera izan du hirugarren hiruhilekoan 2022ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta aurtengo bigarren hiruhilekoaren aldean, berriz, %0,4ko igoera.

Contenido patrocinado