BILBO 22 (EUROPA PRESS)
'Ochiren legenda' filma estreinatuko da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan ostiralean, urtarrilaren 23an, Zineuskadi elkarteak sustatutako Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako lan estatubatuarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.
Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Zinema Euskaraz egitasmoaren baitan aurten euskaratuta ikusiko den bigarren filma da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestutako programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.
Bada, ostiralean, Golem Alhondiga (Bilbo), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Usurbe Antzokia (Beasain), Biteri Kultur Etxea (Hernani), SADE Príncipe (Donostia), Modelo Aretoa (Zarautz) eta Golem La Morea (Iruñea) zionema aretoetan ikusi ahalko da Isaiah Saxonewk zuzendutako 'Ochiren legenda'.
Gainera, datozen hilabeteetan beste film batzuk ere izango dira Zinema Euskaraz programaren barruan, besteak beste, 'Baba Yaga' eta 'Detective Chirp'.