'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' filma iritsiko da ostiralean EAEko aretoetara Zinema Euskaraz programaren bidez

'Oilaskoerbi Eta Marmotaren Sekretua' Filma
ZINEUSKADI
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 15 enero 2026 14:42

BILBO 15 (EUROPA PRESS)

'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' animaziozko filma estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat zinema aretotan ostiralean, urtarrilaren 16an, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari zuzendutako film belgikarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, aurten euskaratuta ikusiko den lehenengo lana da. Zinema Euskaraz programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestuta, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Golem Alhondiga (Bilbao), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), SADE Príncipe (Donostia) eta Golem La Morea (Iruñea) aretoetan ikusi ahalko da ostiralean 'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua' filma.

Zinema Euskaraz programak beste film batzuk ere ekarriko ditu datozen hilabeteetan EAEko zinema aretoertara, besrteak beste, 'Ochiren legenda' eta 'Baba Yaga'.

Contador

Contenido patrocinado