ONCEk Behobia-Donostia lasterketari dedikatuko dio biharko zozketaren kupoia

Europa Press País Vasco
Actualizado: sábado, 12 noviembre 2011 11:29

DONOSTIA 12 Nov. (EUROPA PRESS) -

ONCE erakundeak Behobia-Donostia lasterketari eskainiko dio bihar zozkatuko den igandeetako Asteburuko Kupoia. Kupoiaren zozketak Irun eta Donostia batzen dituen lasterketa burutuko den egunarekin bat egingo du. Kupoiaren irudian, "ez baduzu ezagutzen, ez duzu imajinatuko" lasterketari buruzko esaldia eta Fortuna kirol elkartearen urteurrena aipatzen ditu (1911-2011).

Kupoi honekin, ONCEren eta Fortuna elkartearen arteko harremanak sendotu egiten dira; Fortunak ONCEren Urrezko Kriskitina jaso zuen 2006an eta ONCEren Euskadi Solidarioa Saria 2010an, Behobia-Donostia lasteketaren 25. urteurrenagatik eta minusbalioitasuna duten pertsonentzako egokitua izateagatik.

Asteburuko ONCEren Kupoiak banatzen duen bi euroren truke bost zifrei eta serieari 25 urtez hilero 6.000 euroko sariaz gain, beste sari bat ere eman daiteke baldin eta kolore gorriko "bolatxo berezia" ateratzen bada.

Contenido patrocinado