Osakidetzak 'Maren eta Geltsu bere laguna' ipuina sortu du, umeek medikuarengana joteko duten beldurra galtzeko

Osakidetzak tresna pedagogiko berria sortu du haurrei laguntzeko, larrialdi medikoei beldurrik gabe aurre egin diezaieten
IREKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 18 agosto 2026 10:59

GASTEIZ 18 (EUROPA PRESS)

Larrialdietako zerbitzu batean sartzea benetako erronka emozionala izan daiteke haur txikientzat. Argi izanda helburua dela beldur hori segurtasun sentimendu bihurtzea eta osasuneko hezkuntza abentura bilakatzea, 'Maren eta Geltsu bere laguna' ipuina aurkeztu dute astearte honetan, Barrualde-Galdakaoko ESIko Marenen Bildumaren hirugarren alea.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saialk azladu duenez, "ipuina lau eta bederatzi urte bitarteko haurrentzat diseinatu da bereziki. Haurrentzat atseginak diren ilustrazioak eta hizkuntza erraza erabilita sortutako ipuin honetan, Maren protagonistak (KoaLAGUN (koala) ondoan duela beti), eta Geltsu izeneko pertsonaiak (bere igeltsua), urratsez urrats azaltzen digute zer den eta nola funtzionatzen duen larrialdi zerbitzu bateko arreta prozesuak".

Euskadiko Osasun Itunaren printzipioekin bat etorriz, liburu hau Barrualde-Galdakaoko ESIko profesionalen diziplina anitzeko lanaren emaitza da. Izan ere, prozesu osoa, hasierako gidoitik hasita itzulpena, ilustrazioa eta egokitzapen elebiduna osatu arte, asmo honekin bideratu da: haurren antsietatea murriztea, haiei lasaitasuna ematea eta paziente txikienen asistentzia sanitarioa normalizatzea.

Kontakizun horien bidez, osasun arloko profesionalek familiei etxean elkarrizketarako espazioak sortzen lagundu nahi diete, prozesu asistentzial horiei naturaltasun osoz aurre egin diezaieten. Horrela, desinformazioa gutxitzea eta antsietatea arintzea lortzen da, eta, horri esker, haurra askoz ere lasaiago joaten da ospitale edo osasun zentro batera.

Ekimen honekin, beraz, paziente pediatrikoek kalteberatasun handiko uneetan duten esperientzia hobetzeaz gain, haien alfabetatze sanitario goiztiarra sustatzen da, larrialdi zirkuituen funtzionamendua modu ludikoan irakatsiz.

Erakundeak bat egiten duenez NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko ezarritako ibilbide orriarekin, liburuaren zabalkundea banaketa fisiko masiborik gabe egingo da, hau da, formatu digital eta interaktiboan jarriko da eskuragarri: 3. GJHa (Osasuna eta Ongizatea), hobetu egiten da pediatriako pazienteen eta haien familien ospitaleko esperientzia tentsio handiko uneetan, eta 12. GJHa (Ekoizpen eta Kontsumo arduratsua), papera alferrik erabiltzea saihesten da, QR kodeen bidezko banaketa ekologikoari esker.

Osakidetzak aktiboki sustatzen du teknologiaren erabilera arduratsua. Kontuan hartu dira medikuen gomendioak haurren pantailen erabilera jarraituari buruz, eta horien aurka ez egiteko, liburuaren fitxategi digitala erabat optimizatu da familiek haien etxeetan inprimatu dezaten.

Behin inprimatuta, ipuina haurren liburutegi fisikoaren parte izan daiteke. Horrela, orriak pasatzeko, ukitzeko, dakartzan denbora pasak egiteko eta edozein unetan irakurtzeko aukera emango die, larrialdietara joatea amaiera zoriontsua izan dezakeen istorio bat ere izan daitekeela ikas dezaten.

Contador

Contenido patrocinado