BILBO 21 Jun. (EUROPA PRESS) -
ISOBAY15 XV International Symposium on Oceanography of the Bay of Biscay nazioarteko sinposioa egingo da asteazkenetik ostiralera, ekainaren 22tik 24ra, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Bizkaiko Golkoko ozeanografia ikergai duen nazioarteko bbiltzarra azken ikerlanak aurkeztu eta eztabaidatzeko aukera izango da, hala ozeanoaren ingurukoak nola kostaldea eta estuarioak aztertu dituztenak.
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) jakinarazi duenez, ISOBAY15 topaketan 150 ikertzailek hartuko dute parte. Aurtengo edizioko gai nagusia ekosistemen aldaketak izango da, aldaketa naturalak eta antropogenikoak kontrastatuko dituelarik.
Biodibertsitatea, klima eta ozeanoen arteko harremana, ziklo biokimikoak eta geologia izango dira jorratu diren gaiak, besteak beste. Programa osoa esteka honetan kontsulta daiteke: http://www.ehu.eus/en/web/isobay15/home