Parte hartze bidezko aurrekontuetako proiektuak bozkatzeko epea ireki du Bilboko Udalak urriaren 3ra arte

Archivo - Bilboko udaletxea.
BILBOKO UDALA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 22 septiembre 2025 14:13

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak 2026ko aurrekontuetan sartuko diren herri ekimenak bozkatzeko epea zabaldu astelehen honetan parte hartze bidezko aurrekontuen ekimenaren hamargarren edizioaren baitan. Epea urriaren 3an amaituko da.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, hiria eta auzoak hobetzeko herritarrek egindako 492 proposamen jaso ditu; horietatik 39 Haurren Kontseilutik jaso dira, eta udal sailek 197 bideragarritzat jo dituzte.

Jasotako proposamen guztiak aztertu dituzte udal sailek, eta prozesuan ezarritako irizpideak bete dituztenak eta ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditu ez dutenak bideragarritzat jo eta lehenetsi egin dituzte (denera 197 proposamen).

Proposamenekin azken zerrenda bat egin da, arrazoizko proposamen kopuru batekin, bozketa operatiboa izan dadin, irizpide hauek kontuan hartuta: interes orokorra, udal estrategia eta egokitasun arrazoiak. Gainera, antzeko edukia duten proposamenak bozketara aterako den proiektu berean taldekatu dira.

Azkenik, 50 proiektu bozkatu ahal izango dira, aurkeztutako 128 proposamenekin lotuta. Gainera, proiektuetako bik zerikusia dute Haur eta Nerabeen Kontseiluak aurkeztutako hamar proposamenekin, eta horrela adierazita dago bozketa inprimakian, herritarrek zeintzuk diren jakin dezaten.

Aurkeztutako proposamenen zerrenda osoa astelehen honetan argitaratu da, eta, kasu bakoitzean, bozketa fasera iritsi diren eta horri lotutako bozketa proiektua zehaztu da, edo, bestela, azken bozketa fasera ez pasatzeko arrazoia adierazi.

BOZKETA

Bilbon erroldatutako 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute bozketan. Prozesua udalaren webgunearen bidez egingo da, formulario erraz baten bidez. Parte hartze egokia bermatzeko, sistemak automatikoki egiaztatuko ditu identifikazio agiria eta jaioteguna udal erroldan.

Behin sarbidea baliozkotuta, pertsona bakoitzak proiektuak aukeratu ahal izango ditu, prozesuan aurreikusitako gehieneko zenbatekora iritsi arte (bi milioi euro). Herritar bakoitzak behin bakarrik bidali ahal izango du botoa, nahi beste proiektu hautatuta.

Inprimakia udal zentroetako BilbaoClick bulego elektronikoetan ere egongo da eskuragarri, eta, behar izanez gero, udal langileak bertan egongo dira. Bi milioi euroko aurrekontura heldu arte boto gehien jasotzen dituzten proiektuak 2026ko udal aurrekontuen proiektuan sartuko dira.

Contenido patrocinado