PCR probak egingo dizkiete Larreagaburuko (Bilbo) 13 eta 40 urte bitartekoei

PCR probak egiten
Ion Alcoba - Europa Press
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 17 noviembre 2020 15:38

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak PCR probak egitera deitu diete Bilboko Larreagaburu osasun eremuko 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei, osasun erakundeak egiten ari diren zaintza eta kontrol lanen barruan.

Testak egiteko azpiegitura Bilboko Basurtu Unibertsitate Ospitalean jarritako karpan egongo da, Gobernu pabiloiaren aurrean, asteazkenetik ostiralera, azaroaren 18tik 20ra. Asteazkenean 14:00etatik 20:00etara egingo dira probak, eta ostegunean eta ostiralean 08:30etik 20:00etara. Emaitzak SMS bidez jakinaraziko dira.

Proba egiteko aldez aurretik ordua eskatu behar da Larreagaburuko osasun zentroan (94 400 7760) edo osasun aholkularitzan (900 20 30 50). Berrio-Otxoa HLBHIP, Larreagaburu HLHI eta Karmelo Ikastola IPIko ikasleek ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar, eta ikastetxeek adieraziko diete non eta noiz egin.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazi diete covid-19arekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero, besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera, beren etxeetan isolatzeko eta osasun zentroa deitzeko.

Contenido patrocinado