Renaultek azken belaunaldiko hamar motor utzi dizkio Mondragon Unibertsitateari, ikasleek praktikak egin ditzaten

Mondragon Unibertsitateko ikasleek azken belaunaldiko motorrak aztertuko dituzte
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 10 octubre 2011 16:31

DONOSTIA 10 Oct. (EUROPA PRESS) -

Renault Autoberri kontzesionarioak azken belaunaldiko errekuntzako hamar motor utzi dizkio Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoari, bere ikasleek praktikak egin ditzaten.

Unibertsitateak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, ikasketa praktikoaren aldeko apustua egin du, eta horretarako enpresekiko harreman "estua" beharrezkoa da. Gainera, Renaultek utzitako motorrei esker, ikasleek merkatuko errekuntzako azken teknologia "ikusi, ukitu eta aztertu" ahal izango dutela azpimarratu du.

Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoko ikasleek hainbat lan egin ahal izango dituzte motorrekin, dela materialen azterketa bat, dela multzo osoaren bibrazioaren ikerketa bat.

Lanbide Heziketako ikastetxe arautuetako ikasleen prestakuntzarako Renault Españak Eusko Jaurlaritzari egindako 300 motorren dohaintzaren barruan daude Mondragon Unibertsitateak jasotako hamar motorrak. Renault Autoberri marka horrek Irun, Elgoibar, Arrasate, Azpeitia eta Tolosako zonaldeetarako duen kontzesionario ofiziala da.

Contenido patrocinado