BILBO 11 Jun. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak amaitu du Sabino Arana kaleko umeen jolasgunea berritzeko eta estalkia jartzeko lanak. Lau hilabetean egin dira, eta 598.170,54 euroko udal inbertsioa ekarri dute (BEZ aparte). Gunea Basurtuko haur hezkuntzako ikastetxe publikoaren ondoan dago.
Juan Mari Aburto alkatea, Asier Abaunza Obra, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoetako zinegotzia eta Alfonso Gil Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak tokia bisitatu dute ostiral honetan.
Jardukearen helburua izan da jolas parkean hobekuntzak egitea eta eguraldi txarretik babestea, umeek urteko edozein garaitan goza dezaten, eguraldia edozein dela ere. Hala, estalkia ipini zaio, bi egituratan banatuta: bata 399 metro koadrokoa eremua estakltzeko, eta bestea 314 metro koadrokoa estaltzeko.
Halaber, kanalizazioak eta zerbitzuak beste bide batetik eraman beharra ekarri du jarduketa horrek, eta berriro ezarri behar izan dira zoladura osoa, lehendik desegindako elementuak eta gainerako hiri altzaria.