Sendecki-Olejniczak bikotea izango da asteazkenean 365 Jazz Bilbao-Antzoki zikloan

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 20 septiembre 2016 14:41

BILBO 20 Sep. (EUROPA RESS) -

Bilbao 700 Fundazioak antolaturiko Jazz Bilbao-Antzoki zikloak Vladyslav Sendecki eta Andrzej Olejniczak artista poloniarrek osatutako bikotearen emanaldia eskainiko du asteazkenean, irailaren 21ean, 20:00etatik aurrera, Campos Eliseos antzokian.

Antolatzaileek azaldu dutenez, hard-bop garaikidearen inguruan mugitzen da bikotearen musika, eta bi musikarien konposizio propioetan oinarrituta dago. Nazioarteko jazzaren eraginak nabariak dira bikotearen musikan. Gaur egun, Michael Baranski baxu jotzailearekin eta Mark Mondesir bateria jotzailearekin aritzen dira, eta beraz, laukotea osatzen dute.

Vladyslav Sendecki eta Andrzej Olejniczak Bilbon lehenago ere egonak dira: 2006ko Aste Nagusian Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera jazz laukotearentzako eta orkestra sinfonikoarentzako proiektu bat estreinatu zuten.

Sarrerak sei euro balio du eta Kutxabank kutxazainen sarean, www.kutxabank.es webgunean eta Campos Eliseos antzokiko leihatiletan erosi daiteke.

Contenido patrocinado