Txirri, Mirri eta Txiribitonek amaiera emango diote 40 urteko ibilbideari gaur

Txirri, Mirri eta Txiribitonek agur esango diote 40 urteko ibilbideari
TXIRRIMIRRIETATXIRIBITON.COM
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 agosto 2012 12:31

BILBO 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ibilbide profesionalaren 40. urteurrenean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu batekin agurtuko ditu hiru artista hauek. Ekitaldia gaur izango da Euskalduna Jauregian, Bilboko Aste Nagusiaren baitan.

Izan ere, 40. urtebetetze honetan pailazoek eszenatokiak utziko dituzte eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "beren agurrean ere esku hartu nahi izan du" pailazoek burutzen ari diren ekitaldi-sortari amaiera emateko. Arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia Orkestrak zabalduriko oharrean adierazi denez.

'40 urteko algara' izenburupean, barre egin eta abestea helburu izango dituen "algararen festa honetan ez da musika onena faltako eta familiarteko publikoari zuzenduko zaio" Euskadiko Orkestra Sinfonikoak jakinarazi duenez.

Txirri, Mirri eta Txiribiton eta Orkestrak pailazoen abestirik ezagunenen aukeraketa zabal bat interpretatuko dute, horien artean 'Txirri, Mirri eta Txiribiton', 'Pintto, Pintto', 'Zapi zuria', 'Behin edo behin' edo 'Paristik natorren', besteak beste.

Ekitalde honetarako, lagun izango dituzte Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior, Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatza eta Araoz Txiki eta Easo Txiki abesbatzak. Zuzendari gisa, Juan José Ocón egongo da.

"Euskadiko Orkestrak eta Txirri, Mirri eta Txiribitonek lau hamarkadetan zehar belaunaldi ezberdinei transmititutako algara eta umore onari urrezko amaiera emateko eskainiko duten kontzertu honen inguruan sortutako ikusmina dela eta", sarrera gutxi geratzen direla ohartarazi du Orkestrak. Sarreren prezioa 5 eurokoa da Euskalduna Jauregiak bere web orrian adierazten duenez.

Contenido patrocinado