Werner Herzogek Donostia Sari bat jasoko du 74. edizioko Donostia Zinemaldian

El cineasta alemán Werner Herzog recibirá un Premio Donostia en el Festival de San Sebastián
ZINEMALDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 7 agosto 2026 13:39

DONOSTIA 7 (EUROPA PRESS)

Werner Herzog zuzendari, gidoigile, ekoizle eta aktoreak Donostia Sari bat jasoko du Donostia Zinemaldiaren 74. edizioaren irailaren 18tik 26ra egingo denaren inaugurazio galan, izandako ibilbide profesionalaren aintzatespen gisa. Zinemagile alemanari Zinemaldiaren ohorezko sari handiena entregatzean, Bucking Fastard haren film luze berria -Veneziako zinema jaialdiaren hurrengo edizioan lehian ariko dena- emango da.

Donostia Zinemaldiak adierazi duenez, "sei hamarkadatik gora damara Werner Herzogek zinemagintzan, eta zinema garaikidean itzal handienetako irudi bihurtu da; izan ere, ezohiko obra eratu du bere ibilbidean zehar (80 film inguru), obsesioak, egoera larriak eta giza naturaren kontraesanek itxuratuta egonik bere lanak". Herzogen filmak protagonista ameslari eta konkistatzailez beteta daude. 'Estasizko egiaz' duen kontzeptuak gidatuta, Herzogek gertakarien behaketa hutsa gainditzen duen zinema defendatzen du, errealitatearen beste alderdi bat erakusteko, sakon eta poetikoagoa.

Donostia Sariaren emanaldiak Werner Herzogen azken filma barne hartuko du. Rooney Mara, Kate Mara, Orlando Bloom eta Domhnall Gleeson dituela protagonista nagusi, Bucking Fastardek bi ahizpa bikiren ezohiko istorio bat kontatzen digu: aho batez hitz egiten dute, gizon bera maite dute eta amets berberak dituzte.

WERNER HERZOG

1942an Munichen jaio baina Bavariako mendietako urruneko haran batean hazi zen Werner Herzog. 11 urte bete arte ez zuen ezta zinemaren existentziaren berri. 15 urterekin hasi zen zinema proiektuak garatzen, eta, inork ez zituenez, agidanez, proiektu horiek finantzatu nahi, institutuko azken ikasturteetan altzairu fabrika bateko gaueko txandan aritu zen lanean soldatzaile gisa.

17 urterekin egin zuen lehengoz telefono dei bat, eta 19 urterekin, berriz, bere lehen filma. Unibertsitatea utzi zuen, historia eta literatura ari zen ikasten.

Harrez geroztik, 80 film inguru idatzi, ekoitzi eta zuzendu ditu, hala nola Aguirre, der Zorn Gottes / Aguirre, the Wrath of God (1972); Fitzcarraldo (1982; oihanaren erdian kokatutako mendi baten gainera eraman zuen, film horretarako, lurrun-ontzi bat); Grizzly Man (2005); eta Cave of Forgotten Dreams (2010).

Horrez gain, poesia eta prosa liburuak ere argitaratu ditu. Bayreuth hirian eta Milango La Scalan, orobat, dozena bat operetako eszena zuzendari ere izan da, baita mundu osoko beste opera antzoki batzuetan ere.

Aktore gisa, bestalde, Jack Reacher eta The Mandalorian filmetan (besteak beste) ere egin du lan, baita The Simpsonsen ere (gonbidatu gisa). Museoen alorrean, Hearsay of the Soul instalazio artistikoa sortu zuen New Yorkeko Whitney Museum eta Los Angelesko Getty Museum erakundeetarako. Hezkuntzaren arloan, azkenik, Rogue Film School sortu zuen, munduko zinema-eskola gehienetan irakatsi ohi denaren kontrapuntu gisa.

Contador

Contenido patrocinado