Zarauzko Urteta zabortegia itxi dute

Zarauzko zabortegiaren itxiera
Foto: ARITZ LOIOLA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 23 diciembre 2014 18:13
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

   Gipuzkoak zabortegirik gabeko lurralde bihurtzeko bidean "funtsezko urratsa" eman du astearte honetan, Zarauzko Urteta zabortegiaren itxierarekin. Lapatx zabortegia 2015eko udazkenean itxiko da, eta Sasieta 2016ko bukaeran, behin TMB planta eta bizigabetutako materia biltegia martxan hasita. Hartara, 2016. urtearen bukaeran, "zabortegi kutsakorrik gabeko lurraldea izango da Gipuzkoa".

   Martin Garitano diputatu nagusiak, Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakariak, Amaia Guruzeta Urola Kostako mankomunitateko lehendakariak eta Juan Luis Ilarramendi Zarauzko alkateak itxi dute Zarauzko zabortegiko atea, eta horrela, aurrerantzean ez da hondakinik sartuko Urtetan.

   Garitanoren hitzetan, "Gipuzkoa ondo ari da hondakin alorrean: duela bost urteko birziklapen datuak bikoizten ari gara, errefusa %40 murriztu dugu duela zazpi urtetik hona, Zarauzko zabortegia itxi dugu, beste biak ixteko plangintza dago eta ingurumen eta ekonomia aldetik iraunkorrak diren azpiegiturak ditugu diseinatuta".

   Gipuzkoako diputatu nagusiak gaineratu du "beste batzuek errausketaren eta zabortegi kutsakorren aldeko apustua egiten duten bitartean", birziklapena dela Gipuzkoako eredua. "Eta hemen dira emaitzak. Hondakinen politika iraunkorra ez da egiten titular potoloekin edo alderdi politikoen arteko ika-mikekin; birziklatuz egiten da, arduraz jokatuta", esan du.

   Bestalde, Juan Luis Ilarramendi Zarauzko alkateak poza agertu du, eta Zarautzentzat "egun oso garrantzitsua" dela nabarmendu du. "Bizi kalitate eta ongizatean aurrerapauso handia emango dugu gaurtik aurrera", gaineratu du.

   Urtetako zabortegia 1971n ireki zen eta hasieran eskualdeko hondakinak biltzen zituen arren, 2007tik San Marko Mankomunitateko hondakinak ere jasotzen ditu. Urola Kostako Udalerrien Mankomunitatea da zabortegiaren kudeaketaren arduraduna.

   Datozen asteetan eremuaren berreskuratze lanekin hasiko dituzte. Zeldak otsailean hasiko dira zigilatzen: batzuk behin betiko, eta beste zenbait, behin behingoz, egonkortu daitezen. Azken horiek, egonkortu eta gero, 2020an zigilatuko dira behin betiko. Behin betiko zigilatze bakoitzaren ondoren, lurra isuriko dute eta, epe laburrean, belarra haziko da.

Contenido patrocinado