Zetak taldeak bi kontzertu eskainiko ditu asteburuan Kursaalen

Zetak.
KURSAAL
Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 17 marzo 2021 18:31

DONOSTIA 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Zetak taldeak bi kontzertu eskainiko ditu asteburu honetan Donostiako Kursaalen. Gainera, martxoaren 8an Eusko Jaurlaritzak ezarri zuen edukieren handintzearen ondorioz, oraindik sarrerak daude bi emanaldietarako.

Kursaal Eszenak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, kontzertuak ostiralean eta larunbatean izango dira, martxoaren 19an eta 20an, eta 19:00etan hasiko dira.

Pello Reparaz musikari nafarraren proiektu musikal berria da Zetak. Vendetta taldearen eragin jamaikarrak atzean utzita, Reparazek "inspirazio elektroniko argia" duen proiektu berria aurkeztuko du emanaldiotan.

Euskaltel operadoreak babestu ditu Zetak taldeak Kursaalen eskainiko dituen bi kontzertuak, Kursaal Eszenaren jarduerarekin 2001etik duen loturaren baitan. Oraindik sarrerak geratzen dira bi saioetarako, 20 euroan.

Contenido patrocinado