DONOSTIA 24 Sep. (EUROPA PRESS) -
Ibaia Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren 15. edizioak III. Ibaia Saria emango dio aurkeztutako proiektu onenari. Saria emateko ekitaldia ostegunean izango da, irailaren 28an, foroaren amaiera saioan egingo den proiektuen aurkezpen jardunaldian. Hautatutako 15 proiektuek aukera izango dute 3.000 euroko saria lortzeko. Aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde ahalmena hartuko ditu kontuan epaimahaiak irabazlea hautatzerakoan.
Helburua da kalitateko dokumentalen generoko proiektuak garatzeko eta finantzatzeko prozesuan beste urrats bat egitea eta produkzioa dinamizatzea, proiektu horiek abian jartzen lagunduz. Aurreko edizioan Rafael Molés eta Pepe Andreuren 'Lobster Soup' proiektuak irabazi zuen saria.
Ondoko proiektu hauek dira hautagaiak: 'Amores trashumantes' (Iban Ayesta), 'Ariane, The Impossible Bet-a Space Odyssey' (Franois-Xavier Vives), 'Bromo: el agente Gernika' (Gerard Escuer), 'Champeta en mano'
(Andres Tudela), 'Cuidadoras' (Martina Matzkin eta Gabriela Uassouf), 'El peso' (Tamara Lucarini), 'El río de la vida' (Diego Urruchi), 'Magaluf Ghost Town' (Miguel A. Blanca), 'Ocho cuentos sobre la hipoacusia' (Charo Mato), 'Robin Bank' (Anna Giralt), 'Shooting for Mirza' (Juan Gautier), 'Samuel and The Light' (Vinicius Girnys), 'The Gourougou Trial' (Santi Palacios eta Simon Casal), 'Un yacimiento de futbolistas' (Laurent Dufrche) eta 'Up Yonder Aways' (Matthias Lawetzky).
Irabazlearen izena foroaren amaiera ekitaldian jakinaraziko da, hau da, ostegunean bertan egingo den ekitaldian, arratsaldean. Era berean, banaketa eta jaialdietako aholkularitzaren Treeline sariaren irabazlearen izena ere jakinaraziko da; foroan parte hartzen duen Treeline banatzaile espainiarrak ematen du sari hori. Foroak inskripzioa irekita mantentzen du, proiektuen aurkezpena ikustera bertaratu nahi dutenentzat.