Zuzeneko musika eta garagardoa dastatzeko aukera Keler-ek Donostian duen egoitzan

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 agosto 2015 13:02

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

   Gorka Catediano perkusionistak eta Jon Ansorena txistulariak kontzertua eskainiko dute ostegunean, abuztuaren 20an, Musikeler ekimenaneran baitan. Emanaldi hori  22:30ean Kelerrek Donostian duen egoitzan hori ere, eta Musikeneko Catediano-Ansorena bikoteak eskainiko digun errepertorioan, Ibañez, Lecumberri, Molino, Viñao eta Cortoren lanak aurkituko ditugu.

   Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 76. edizio honetan, Donostiako Musika Hamabostaldiak, ikus entzuleak gaztetzeko eta publiko berria jaialdira erakartzeko helburuarekin, hainbat jarduera jarri ditu martxan. Testuinguru honetan kokatu behar dugu, hain zuzen ere, Musikeler ekimena.

   Hamabostaldian jaiotako proposamen honetan, Kelerren eta Musikene-ren (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren) lankidetza bilatu dugu, eta gure xedea, esan bezala, jaialdira publiko berria erakartzea da.

   Donostiako Musika Hamabostaldiak, zuzeneko musika eta garagardoa -aldi berean eta biak doan- dastatzeko aukera emango dizu, eta horretarako, bi kontzertu programatu ditu, aurten, Keler Gunean, Kursaaletik -jaialdiaren ardatza den agertokitik- metro gutxira dagoen espazioan(Ramon Maria Lili Pasealekua, 2).

   Lehenengo kontzertua pasa den uztailaren 31n izan zen, eta C4artet saxofoi laukote gaztea aritu zen Keler Gunean. Musikeler ekimenaren baitan antolatu dugun bigarren eta azken kontzertuan, berriz, Gorka Catediano perkusionista eta Jon Ansorena txistularia jardungo dira.

Contenido patrocinado