Baigorrin ekingo zaio larunbatean Bertsolari Txapelketa Nagusiari

Baigorrin bertsotan ibiliko den seikotea
BERTSOZALE ELKARTEA
Actualizado: miércoles, 20 septiembre 2017 17:53

BILBO, 20 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bertsolari Txapelketa Nagusia hasiko da larunbatean, irailaren 23an, Baigorrin, arratsaldeko 17:00etan hasita egingo den final laudeneko lehen saioarekin. Nafarroa Behereko herriko Ezker paretan bertsotan izango dira Aimar Karrika, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Ugartetxea, Mikel Artola eta Xabi Maia.

Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, sarrerak erosteko leihatila 15:00etan zabalduko da, eta 16:00etan aretoko ateak. Interneteko salmentari dagokionez, sarrerak ostiraleko 18:00ak arte izango dira eskuragai www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerak zenbakitu gabeak dira.

Bestalde, asteazken honetan, arratsaldeko 19:30ean, aurkezpen ekitaldia egingo da Bertsozale Elkartearen egoitzan, Amasa-Villabonako Subijana etxearen atarian. Txapelketaren nondik norakoak ezagutuko dira parte hartzaileen eta antolatzaileen ahotik. Aurkezpen ekitaldi irekia izango da.