BILBO, 24 (EUROPA PRESS)
Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak presaz helduko die datorren astean Gaztelugatxeko Donienera heltzeko bidea konpontzeko lanei. Penintsula eta kostaldea batzen dituen lekuan egingo dira obrak, iaz sendotu zen lekua baino metro batzuk gorago.
Foru erakundeak jakinarazi duenez, Gaztelugatxera heltzeko sarbidea, momentuz, itxita dago, lekua bisitatu nahi duten pertsonen segurtasuna babesteko. Aurreikuspenen arabera, obrek hilabete inguru iraungo dute, eta lurra egonkortu eta sarbidea lehen zegoen moduan utziko da.