Hilda aurkitu dute mendira paseatzera joan ondoren desagertu zen Amurrioko 83 urteko bizilaguna

Actualizado: viernes, 2 marzo 2012 19:49

GASTEIZ, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak hilda aurkitu du Amurrioko gune basotsu batean joan den ostegunean mendira paseatzera irten ondoren desagertuta zegoen udalerri arabarreko 83 urteko bizilaguna, Ertzaintzak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Ertzaintzaren Mendi eta Txakur unitateetako agenteak eta Amurrioko auzokideak bilatzen ibili dira goizaldeko 4:00ak arte. Lau ordu geroago Gurutze Gorria, Amurrioko Udaltzaingoa eta Babes Zibila batu zaizkie, eta goizeko 9:00ak aldera aurkitu dute gizonezkoaren gorpua.