Euskotrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du larunbat honetan Irungo San Martzial jaietarako

Publicado: sábado, 24 junio 2017 14:56

DONOSTIA, 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskotren enpresa publikoak trenen gaueko zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte Oria-Hendaia eta Amara-Altza artean larunbat honetan, ekainaren 24an, Irungo San Martzial jaiak direla eta. Zerbitzu bereziak ohiko eskaintza osatuko du, Euskotrenek jakinarazi dunez.

Horrela, larunbat gaueko ohiko zerbitzuan trena ordsuan behin igarotzen dira Lasarte eta Hendaia artean, eta tren bereziekin eskaintza gau osoan indartuko da (larunbatetik igandera). Hain zuzen, Lasarte eta Hendaia artean 30 minutuan behin trenen zirkulazioa egongo da 22:30etik 01:00era eta orduan behin 01:00etatik 07:00etara. Amara eta Altza artean zirkulazioak orduan behin izanda osatuko da eskaintza.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotrenen aplikazioan.