Jaurlaritzak 55 milioi euro bideratuko ditu 2017/2018 ikasturtean unibertsitatez kanpoko ikasleen beketara

Lehen Hezkuntzako haur bat
Europa Press
Actualizado: miércoles, 26 julio 2017 19:04

GASTEIZ, 26 Jul. (EUROPA PRESS) -

Datorren ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko diru laguntzak deitzen dituen agindua onartu du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak. Deialdiak 55 milioi euroko diru kopurua du, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez.

Diru laguntza edo beka hauek honako osagai hauetako bat edo zenbait har ditzakete bere baitan: kuota, irakaskuntzaren osagaia, joan-etorriak osagaia, egoitza, ikas-materiala eta jantokia.

2017-2018 ikasturtean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketako zikloak, Musikako eta Dantzetako oinarrizko irakaskuntzak nahiz profesionalak, Arte plastikoak eta Diseinua, eta Kirol irakaskuntzak egiten dituzten ikasleak izan daitezke beken onuraduna. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 18tik urriaren 18ra arte egongo da irekita.

Joan den ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako 125.750 ikaslek beka jaso zuten EAEn, eta horien guztien artean, 188.809 laguntza banatu ziren.